XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behar dute jakin euren historia, euren familiarena, amuma edo amatxi nondik etorri ziren... eta horiek dira hirugarren belaunaldiak galdetzen eta eskatzen dituen gauzak: sustraiak, kultura...

Hemengo gazte euskaldunak maite ditu lehengo ohiturak eta kontserbatu nahi ditu.

Lehenago ere, hotelak, kluba, jatetxeak, hortarakoxe, horregatixe dira, harro gaudelako euskaldun izateaz eta lotura hori gorde eta gure jatorri euskaldunarekiko harremana mantendu nahi dugulako.

1950ean jaio zen Boiseko Basque Center edo Euskal Etxea.

Detaile interesgarria, esaten digu John Bieter-ek, euskal hotelen auzo edo inguru izandakoan eraiki baitzuten.

Egun ere ehundaka pertsona ibiltzen da astero Boise erdiguneko euskal blokean.

Abesbatza badute, haurrena zein helduena; gazte, gaztetxo eta haurren dantza taldeak dituzte eta helduen Oinkari dantza taldea ezaguna da Idahon bertan ezezik kanpoan ere.

Beste zenbait ekintza eratzen dituzte.

Boiseko euskaldun guztiek parte hartzen al duten Euskal Etxean galdetzen diogu John Bieter-i.

Zaila da holako gauzetan erantzun eta zenbaki onik ematea.

Lehenengo eta behin, euskalduna izatea zer den esatea ere zaila delako.

Nor da euskalduna?

Euskal odola daukana da euskalduna?

Euskal izena daukana?

Izena baldin bada, esaterako, ni ez naiz euskalduna.

Euskaraz jakitea?

Lehenengo pausoa, hori zehaztea, da zailena.

Aldi berean, orain gutxi arte datu ofizial askotan, espainol eta frantses kontzeptuak baizik ez ziren agertzen, beraz euskaldunon estatistikarik ez da egon ia.

Orduan, zaila da oso Boisen zenbat euskaldun dagoen esatea.

Nire ustez dexente Euskal Etxean sartuta daude, (...)